XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beherago, Venezia, Pisa, Genova, Amalfi, etab. Genovatar batzuk Txinaruntz abiatzen dira, eta Sorkalde Erdian, Damasko, Alepo, San Juan de Acre, Alexandria, italiar merkatoki bihurtzen dira.

Genovak bankuak eratu zituen.

Toscanak eta Lombardiak coleganze edo diru konpaniak sortu zituzten.

Elkarte horietan huriko familia aberatsenak zuten parte, eta haien influentzia Europa guztira zabaldu zen.

Bankeru ahaltsuek, prestamoak, bai noble, bai erregeei egiten zizkieten.

Industrian oihalgintza, tradizio ederreko azaltzen da Flandes eta Frantzia ifarraldean.

Amiens, Arras, Lille, Douai, Cambrai sonatuak dira oihaletan.

Hango merkagaiak Champagneko merkatokietan saltzen dira.

Zapietan koloreketa eta beste teknikak oso aurreratuak daude.

Ifarraldean, Hansa elkartearen mugimendua guztiz inportantea da.

Garia, gatza, arraina, etab. galanki garraiotzen zuen, eta portuetan trukatzen.

Hansak ahalmen apartekoa jaso zuen Lucbeck eta Hamburgo hurien artean, eta gero Kolonian ere.

Merkabide haretan, Novgorod, Dantzig, Brujas, Hamburgo, etab., baturik gertatu ziren.